Showing posts with label eraginkortasuna. Show all posts
Showing posts with label eraginkortasuna. Show all posts

2010/03/14

Efikazia sariak

by enkar

Gaurko klasean Eficacia sariei begira jarri gara. Ikastaroaren hasieran azpimarratu genuen publizitate jaialdi honen berezitasuna: ez du kreatibitatea saritzen, eraginkortasuna baizik. Eta eraginkortasun horren frogak eskatzen ditu saria ematerako orduan. 2008ko irabazle nagusiak, Caja Madrid-ek, adibidez, hurrengo frogak eskaini zituen saria eskuratzeko. 2009an Ikea suertatu zen irabazle, eta hemen azaltzen dira horren arrazoiak.

Agentziek (edo euren elkarteek) antolatzen dituzte normalean kreatibitate jaialdiak. Sariek prestigioa ematen diete agentziei eta baita kreatiboei ere. Autopromoziorako jaialdiak direla esan daiteke, publizitatearen negozioaren barruan notorietatea lortzeari begira egindakoak. Beste aldetik, publiko orokorraren arreta lortzen da jaialdi hauen bitartez, publizitatearen alde espektakularra eta artistikoa azpimarratuz normalean.


Eraginkortasun jaialdi bat bestelako kontu bat da, ordea. Agentziek beharrean, iragarleek beraiek antolatzen dituzte horrelakoak (Eficacia sarien kasuan, Asociación Española de Anunciantes delakoak). Zergatik? Zer bilatzen da? Zertarako balio du? Zein sektoreri egiten dio mesederik handiena?
Hausnartu honen inguruan.
Eta gero…
Eficacia sarien 2009ko irabazleen zerrenda ere kontsultatu dezakezu, eta konparatu 2009ako iragarleen inbertsio ranking-arekin. Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat?



Ez dakit oso ondo ze helburu konkreturekin antolatzen diren Efikazia sariak , baina hipotesi bat dut; bilatzen dena zera da: euren arteko, iragarleen arteko, konpetentzia areagotzea; ez soilik produktu bereko edo antzerakoen artean, baizik eta denen artean. Sektorea eraginkorra izatea, efikazia nabaritzea nahi dute. Horretarako, besteen aurrean nabarmentzeko saria ematen diote Iragarle hobeenari. Horrela, denek nahi izango dute sarituak izan eta besteen aurrean onenak izan. Sari hauek publizitatearen arloa eraginkorra izan dadin motibazioa edo dela esango nuke.
Argi dago mesederik handiena publizitatearen sektoreari egiten diola, dudarik gabe. Eurek euren onurarako egiten duten ekitaldia da.

Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat
?

Baliteke erlazioa egotea publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean. Baina nik ez dut topatu datu adierazgarririk hau egiaztatzeko.
Aipagarria den datu bakarra hauxe da:

Linea Directa Aseguradora 2008an 31.en postuan egotetik, 17.postura egotera igo da. Hau efikazia sarietan urrezko saria irabazi duelako izan daiteke, 3. Postuan.
Bestetik, ezin izan dut elkarlotu inbertsioa eta publizitate eraginkortasuna.

2010/02/20

internet & eraginkortasuna


Hauek dira 15 minutu hauetan bisitatu ditudan web orrialdeak:

www.mydailystyle.es
www.euskalmet.euskadi.net
trakabarraka.blogspot.com/
sharedcloset.blogspot.com/
www.zara.com/
www.hazel.es/



Blog-etan eta publizitate korporatiboetako web orrialdeetan barrena nabigatu dut, baita eguraldiko web orrialde batean.
Banner bakarra topatu dut blog-etako batean. Ez dut gogoratzen publizitaterik topatu izana gainerakoetan.

“Les LLumeles” markarekin egin dut topo, “my daily style” blog-ean, banner baten itxurarekin. Esan beharra dut ez diodala jaramonik egin, jakin badakidalako publizitate hori bertan dagoela. Izan ere, nahiko segituan bisitatzen dudan blog-a baita eta dagoeneko ohitu egin naiz marka horrekin aurrez aurre topatzera. Lehenbiziko aldiz banner honen aurrean topatu nintzenean men egin nuen eta link-a jarraitu nuen, bere web gunera abiatuz. Baina gaurkoan ez zait horrelakorik gertatu.

Gainerako orrialdeetan ez dut ezer deigarririk aurkitu, ez mezu ez eduki bereizgarririk.


Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
Hasieran ikusitako web guneetara bigarren begirada botatzean hasieran erreparatu ez diodan beste barnner bat topatu dut, hain zuzen ere Galactinet marka, lehen aipatutako blog-ean.
Euskalmet –en web orrialdean banner bi topatu ditut baita ere, hasieran ikusi ez ditudanak.

Interneteko publizitateaz hauxe da nire balorazioa:

Hasteko, lehenengo eta behin esan beharra dut publizitate mota hau gogaikarria iruditzen zaidala kasu gehienetan, izan ere, askotan, web gune baten gaudelarik, bertan dugu publizitatea, denbora osoan gure atentzioa deitu nahian gure parean geldirik. Gainerako euskarri publiziatarioetan, hala nola, irratia, telebista, aldizkariak … errez saihestu dezakegu publizitatea gustoko ez badugu. Katez aldatu edo orria pasatu baino ez dugu egin beharko. Interneten kasuan alegia, bannerr-en kasuan adibidez, hor dago eta ezinezkoa da saihestea. Spam-aren kontra borrokatzea errazagoa da, korreotik “eliminar” baino ez dugu egin behar, baina bannerrak bezain desatsegina da.
“Pop-up” –ari dagokionez, deserosoa da baita, leihotxoak ixten dihardu baitugu, berehala gertatzen ez den gauza gainera !
Publizitate mota honen eraginkortasunari dagokionez, uste dut eraginkorra dela, behintzat bai publiko xedearentzako. Honekin esan nahi dut niri interesatzen ez zaidan leiho bat agertzen bazait, berehala itxiko dut eta ez diot jaramonik egingo, baina aldiz, nire gustokoa den zerbait ageri ezkero, baliteke publizitateari men egitea.
Ohartu egin naiz, gehienetan, pop-up publizitate mota hau zuk momentu horretan ikusten ari zaren orrialdearen gaiarekin zerikusia eduki ohi duela, modu horretan errazagoa izanik targetarekin ematea.
Beraz, eraginkorra dela uste dut, eta nahiko ikusten dela, gertatzen dena da guk ez diogula jaramonik egiten gustuko ez dugun zerbaiteri, eta ondorioz ez dugula gogoratzen. Ohizko euskarri klasikoekin alderatuta hauek bezain beste eraginkorra dela esango nuke. Edo baliteke hauek baino eraginkortasun handiagoa izatea. Dena den, uste dut, jendeak orokorki, iragarki hauek beste euskarrietakoak baino gehiago gorrotatzen dituela, gainerakoek ez zaituztelako ”molestatzen”.