2010/03/08

Facebook-en esperimentua

Profil faltsua sortu ondoren, astebete igarota, dagoeneko, 35 lagun ditut. Aurretik esan dudanez, ez naiz sare sozialen erabiltzaile, eta beraz, edonori bidali diot lagun izateko eskaera. Ezagutzen ez dudan jendeari baita ere.

Esperimentua behar bezala gauzatzeko, nire profila interesgarri egiten saiatu naiz, zenbait argazki deigarri, afizioak … jarriz erakargarri izateko asmotan. Eta badirudi lortu dudala, izan ere, nire eskaera guztiak onartuak izan dira, bat salbu. Horrez gain, beste 13 pertsonek eskaera bidali egin didate, ezagutzen ez nautenak! (profila faltsua izanik zaila izango litzateke norbaitek ezagutzea). Harrigarria iruditu zait ezagutzen ez zaituen jendeak zure laguna izatea nahi izana. Argazki soil batzuk ikusita (kasu honetan faltsuak izanik alegia) eta zaletasun batzuk besterik ez ezaguturik.
Ez dakit zer pentsatu, jendeak sare hauetatik kanpo bizitza sozialik ez daukala edo denbora libre gehiegi dutela. Harrituta geratu naiz. Ez nuen uste hau horrela izango zenik.
Esperientzia honek are gehiago konbentzitu nau sare sozialen erabiltzaile ez izatearekiko hartu dudan erabakiarekin.

Baina, berriro diot, aurreko post-an esan bezala, facebook eta antzerako sare sozialak marketing- erako tresna ezin hobeak direla, hedapena modu erraz eta azkarrean egiteko bide bat da. Hala bada ere, ez dut oso argi interneteko sare sozialetan oinarrituriko marketing kanpaina bat gauzatu ahal izango denik. Oso jende gutxira ailegatzen da telebista edo medio handiagoekin alderatzen badugu, gero eta jende gehiagok internet eta sare sozialak erabili arren, oraindik asko dira talde horretan sartzen ez direnak, horrela, zati handi bat publizitate kanpaina horretatik kanpo utziko genuke.

Hala ere, medio hau etorkizunean oso erabilgarria izango delakoan nago, izan ere , bertako publizitatea gero eta garatuago dago.

No comments:

Post a Comment