2010/05/15

Eraginkortasuna VS kreatibitatea

by enkar

"La publicidad vende menos pero entretiene más"
Alberto Sanz Galí

Zeintzuk dira asetze publiziatarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?
Asetze publiziatarioa hartzaileak iragarki kopuru gehiegizkoa jasotzen duenean gertatzen da, ondorioz, hartzailea nekatu egin ohi da eta inpaktu publiziatario bakoitzeko atentzioa gutxitu egiten da. Gauzak horrela, esan genezake saturazioa ez dela batere hona, kontsumitzaile izan litekeenak gogaitu egiten baititu.
Hala ere, eta Alberto Saenz Gil-ek honako artikuluan dioskunez, hartzaileari ez omen dio publizitate saturazioak eragozten. Baina nola liteke hori? Berak azaltzen duenez, askotan iragarkiak programazioa bera baino kalitate hobeagokoak izaten direlako, bai produkzio aldetik baita eduki aldetik ere.

 Zergatik ez da betetzen eduki publiziatarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?
Dirauen legedia hain da baimengarria asetze publiziatarioari dagokionez, telebista kateek nahiago dutela balizko zigor ekonomikoa ordaintzea, normalean jaso egiten ez dutena. Izan ere, balizko zigor hori saturazioagatik jasotzen duten etekin ekonomikoa baino askoz ere baxuagoa izan ohi da. Hau da, zigorra egonda ere, diru sarrerak galerak baino handiagoak izaten jarraitu dute. Hauxe da, beraz, asetze publiziatarioa erregulatzen duen legeria ez betetzearen arrazoia.
Egoera honetatik telebista kateak dira etekina jasotzen duten bakarrak, izan ere, ikusleak jasankor iraun beharko du iragarkien aurrean, programazioa hasteko esperoan, eta iragarleak, saturazioa dela eta, gehiago ordaindu beharko du posizio ona izan nahi badu.
Gauzak horrela, telebista kateek jasotzen dituzten etekinak hiru iturritatik datoz: saturazioaren plus-engatik, insertzio publiziatarioen salmenta prezioen igoeragatik eta azkenik, horrenbesteko iragarki multzoan iragarlearen marka edota produktua ondo posizionatzearren iragarleei kobratzen dioten gehiegizko prezioagatik.






 Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?
Jakina denez, gaur eguneko gizarte globalizatu honetan, milaka produktu antzerako daude, eta honi, bizi dugun saturazio egoera hau gehitzen badiogu, galdera bat planteatu genezake; nola desberdindu gainontzeko milaka marka / produktuetatik?
Testuaren autoreak dioenez, eta arazo honi irtenbidea topatzeko saiakeran, azkenaldi honetan iragarleen artean zabaldu egin den jarrera publizitate kreatiboa egitearena izan da. Baina ba ote da hau guztiz positiboa? Autoreak dioenez, ez. Izan ere, batzuetan kosta egiten da jakitea nork ordaintzen duen iragarkia eta zerekin pertsuaditu nahi izan duen hartzailea, horren atzean dagoen marka ezagutzea alegia.
Noiz edo noiz, ikusita edukiko dugu iragarkiren bat hain zela originala, iragartzen zuen produktua gogoratzen ere ez dugula egiten, bai ordea gainerako guztia. Hau dugu pertsuazioa originaltasunaren mesedetan sakrifikatzearen adibide argia.
Itzul gaitezen hasierako galderara; zer nolako eragina du iragarki nabarmenak egiteak mezuarengan? Originaltasunak atsegingarritasunean badu eragin positiboa, pertsuazioari dagokionean ez du honek ondorio nabarmenik eragiten. Hau da, produktu hori erosteko edo marka horrekin asoziazio psiko - emozionala egiterako orduan, ez du originaltasunak berebiziko garrantzirik. Hala ere, honen aldeko apustua egiten dute marka askok, originaltasunak mezuaren kaptazioa eragotzi baitezake ere.

 Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?
Esan bezala, iragarki nabarmenak egitea badu atsegintasunean eragina, baina azken honek pertsuasioaren gaineko eragin positibo txikia (%30) du. Beraz, zer dela eta sortu horren nabarmenak diren iragarkiak? Hiru dira honen eragileak:

Publizitate agentziak: Gainerakoetatik desberdintasuna lortzeko nahian, “spot aktiboak” direlakoak sortzen diraute, non hartzailea den iragarkiaren protagonista. Honek iragarkia ikusten du, historia jasotzen du eta pare bat buelta ematen dizkio esanahia ulertzeko saiakeran. Gutxi inporta du marka argi agertzen ez bada edota produktua gutxi ezer ikusten den. Garrantzitsuena historia da.

Iragarleak: agentzien korronteari eutsiz, askotan “todo vale”- ko jarrera hartzen dute alde batera utziz publizitatearen sena: produktua ezagutzera ematera eta/ edo marka aditzera ematera.

Telebista kateak: artikuluaren hasieran irakurtzen genuenez, espainiarren % 90ak baino gehiagok uste du publizitate bolumena handia dela, baina hala ere, ez die saturazioak gogaitzen. Zer dela eta hau? Hasieran esan bezala, gaur egun iragarki askok programazioa baino askoz hobeagoak dira kalitate, errealizazio eta eduki kreatiboari dagokionez. Horrela, nola ez gelditu iragarkiei so?

2010/05/01

Spot-en analisien azterketa

by enkar

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak … Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

Ikusitako spot-en zerrenda:

1.- "SURFER TOYOTA" 

Produktua:autoa
Argumentuen izaera:emotiboa
Umorearen erabilera: bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:bai. hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:gizonezkoa

2.- "IBEROSTAR HOTELES"

Produktua: Hotelak
Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:Bai, exagerazioa.
Didaktikoa: ez
Musikaren erabilera: Hondoa
Ospetsuen erabilera: Bai, Antonio Banderas
Over ahotsa:gizonezkoa

3.-"FCB. Nos dejaremos la piel"

Produktua:FCB
Argumentuen izaera:Emozionala
Umorearen erabilera:ez
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:Ez (*berez, agertzen direnak ospetsuak badira ere ez da ageri produktu / zerbitzuarekin zerikusirik ez duen ospetsu bat hau iragartzeko)
Over ahotsa:Gizonezkoa

4.- "Mahou. Paraiso"

Produktua:garagardoa

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:gizonezkoa

5.- "Los Celtunis"

Produktua:Celta esnea

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:emakumezkoarena

6.- "Estás en casa. EITB"

Produktua:eitb

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:ez *
Over ahotsa:gizonezkoarena

7.- "Lavadora. ECI"

Produktua:garbigailua

Argumentuen izaera:mixtoa
Umorearen erabilera: bai
Didaktikoa: ez
Musikaren erabilera: hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:gizonezkoarena

8.- "Los pelochos"

Produktua:11888

Argumentuen izaera:Arrazionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:bai
Musikaren erabilera:jinglea
Ospetsuen erabilera:bai. Paco Leon
Over ahotsa:ez

9.- "Emilio tucci"

Produktua:Emilio Tucci

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera: Ez
Didaktikoa:Ez
Musikaren erabilera:Hondoa
Ospetsuen erabilera:Ez
Over ahotsa:Gizonezkoa

10.- "Anish Kapoor"


Produktua:Gughengeim Bilbao

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera: Ez
Didaktikoa: Ez
Musikaren erabilera: Hondoa
Ospetsuen erabilera: Ez
Over ahotsa: Emakumezkoarena

Klasean ikusi bezala, iragarkiak hiru motatakoak izan daitezke argumentuen izaerari dagozkionez; emozionalak, arrazionalak eta mistoak.


Berez, eragingarrienak mistoak dira, izan ere, iragarkiaren elementu guztien gaineko oroitzapen hoberena eskaintzen dutenak dira. Hala ere, eta honi kontrajarriz, gure lagineko bi iragarki baino ez dira aldaera honetakoak. Zergatik ote?
Bestalde, esan dezakegu emozional motako iragarkiak gailentzen direla, gure ikerketaren %70a izanik. Baliteke izatea argumentu arrazionaletatik persuaditzea zailagoa delakoa, izan ere, kontuan hartu behar dugu gaur egun antzerako milaka produktu daudela merkatuan, eta lehia izugarrizkoa dela. Hortaz, zerbait bereizgarria topatzean dago gakoa, askotan alderdi emozionaletik datorrena.
Azkenik, datu kurioso moduan aipatzea arrazional gisako iragarki bakarra dagoela gure ikerketan. “Los Pelochos-ena”. Jakina dugunez, zerbitzu honek ez du lehiakide askorik, beraz, errazagoa zaio era honetako publizitatea egitea, ez askoz gehiagorik behar.

Musikari dagokionez, hemen ere 3 mota daude; hondo modukoa, Jinglea eta abesti nagusi erakoa, azken hau iragarki horretarako, iragartzen den zerbitzu edo produktu horren erabilerarako propio eginikoa.
Gure ikerketan Hondo modukoa nagusitu egin da erabat, 9-1 Jingle-ari irabaziz. Kuriositate moduan, esatea Jingle hau (“ once ocho ochentaiocho…” ) erabat itsaskorra dela! musika agertzerakoan klase-kide batek baino gehiagok abestu dugu! Honek adierazten digu bere eginbeharra modu egokian betetzen duela, oroimenean eragitea hain zuzen ere.
Teoriaren arabera, musika iragarkien %70ean dago eta gure lagina ikertzean egiaztatu dezakegu, horrela da. Gure kasuan hau % 100ean bete dela esan genezake.

 Ikusitako iragarkietan aztertutako beste elementu bat ospetsuen erabilera izan da. Teorian, iragarkien % 10ean baino ez ohi dira ospetsuak agertzen, baina esan dezakegu gure ikerketan % 20an gailendu direla.
Berez, erabilera hau horrelakoa kontsideratzen dugu iragartzen ari den produktu / zerbitzu horrekin zerikusirik ez duenean eta azken honen onurarako iragarkian agertzen denean.

Gauzak horrela, gure lagineko 2 iragarki; “FCB. Nos dejaremos la piel” eta “EITB. Estas en casa” kanpainetan ospetsu ugari ageri dira, baina beti ere produktu / zerbitzuarekin berarekin zuzenean erlazionaturik egonik. Eitb-ren kasuan aurkezleak, aktoreak … eta FCBrenean futbol jokalariak. Honek ez dira ospetsuen erabilera kontsideratzen.



Bat dator gure ikerketa teoriarekin, izan ere, aktoreen iragarpena gailendu ohi da eta halaxe ikusi dugu, bai IBEROSTAR hotelen iragarkian, Antonio Banderas-en agerpenarekin , bai 11-8-88-renean, Paco Leonekin. Bietan, esan dezakegu pertsonaien izaera bat datorrela iragarritako produktu / zerbitzuekin. Halaxe ikusten dugu Antonio Banderas motorrean ibiltzen, zaldian galopatzen … sinesgarri suertatzen zaigu. Baita Paco Leon-ek iragarkian duen papera, barregarri geratzearena.

 Kontsideratu beharreko beste atala OVER ahotsarena da. Teoriak dioskunez, ahots maskulino eufonikoak nagusitzen dira eta horrela ikusi dugu gure lagina aztertzerakoan. Iragarkien % 60an horrelako ahotsa agertzen da, emakumezkoen % 20aren aurka. Gainerako beste bi kasuetan ez da over ahotsik agertzen.

 Bukatzeko, umorea dugu aztergai. Jakina dugu denok umorearen baliabidea oso erabilia dela iragargintzaren esparruan, eta hala egiaztatu dezakegu gure ikerketaren datuekin batera. 10etik soilik bik ez dute umorea erabiltzen.
Honen erabilerak atsegingarritasunean eragin handia duen faktorea da, baina, nik aldez aurretik uste nuenari kontrajarriz, ez du gogoragarritasunean eragin handirik suposatzen.

 Eta orain , itzul gaitezen hasierako galderara; jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Ba nik esango nuke gaur eguneko ohizko iragarki bat horrelakoa dela: emozionala batez ere, umoretsua (galtzontziloak falta ez daitezela mesedez!), hondo musika erabiltzen duena eta gizon baten over ahotsa erabiltzen duena. Esan genezake hau dela iragarki “tipiko” baten argazkia. Hala ere, esan dugunez, 10 spot lagin txikia izanik, niri iruditzen zait joera nagusia izaera emozionaleko iragarkia eta umoretsua direla joera nagusiak. Izan ere, hauexek izan baitira gehienbat gailendu egin diren ezaugarriak. Horrez gain, nik nire kabuz horrela dela uste dut, gure laginetik aparte ikusi egin ditudan iragarkietan oinarriturik. Baina beno, hau beste kontu bat da.

2010/04/27

POST - TEST publiziatarioa

4. Kanpainaren inpaktua neurtuz:

Ondoren, lortutako datuen analisia egingo dut. Esan beharra dago, datuak batzeko astebeteko epea utzi dudala.




 Gogoragarritasuna neurtzen:
Hasierako galderan azkenengo astean zehar ikusitako iragarkiak aipatzeko eskatzen da eta hona hemen gehien gogoratzen diren iragarkien markak (izan ere, inork ez du kanpainaren izenik aipatu, hau galdetzen bazen ere):

o Mixta (2 aldiz aipatua)
o Ford
o Seat
o Danone
o Muebles el paraiso
o Valor
o Ing direct
o Dove
o Voll – dam
o Renfe
o Catalana Occidente
o Loreal
o Eroski

Aipatzekoa da inolako laguntzarik eman gabe inork ez duela IKEA aipatu. Ez honen azkenengo kanpaina ez aurrekorik.

Altzairu edo dekorazio iragarkirik gogoratzen duten galdetuz gero, % 66,7ak oroitzen du baten bat. Hauetatik, % 62,5ak IKEA aipatzen du, %12,5ak Muebles el Paraiso aipatzen du.

Bestetik, soilik bi pertsonek gogoratzen dute aztergai dugun kanpaina. Besteek “Donde caben 2 caben 3” eta “Bienvenido a la republica independiente de tu casa” aurretiko kanpainak gogoratzen dituzte.

Kanpainaren eslogana esanez gero; % 83ak gogoratu egiten du iragarkia. Baina pertsona bakarrak daki zein den zehazki iragarritako produktua. Gainerakoek altzariak eta dekoraziorako produktuak orokorki iragartzen direla esaten du.
Iragarkia nolakoa zen galdetzean denek esaten dute bikote desberdinak agertzen direla.
Hala ere, % 25ak ez du iragarkia inolako markarekin erlazionatzen. Berri ona da markaren batekin erlazionatzen dutenen artean IKEA bakarrik aipatzen dela, hau ona da beste lehiakideekin nahasten ez dutelako eta arin identifikatzen dutelako iragarkia markarekin.


 Gustagarritasuna neurtzen:
Atal honetan, iragarkia hartzaileengan zenbateraino izan den gustukoa jakingo dugu. Garrantzitsua da hau, izan ere, frogatuta dago hobekien gogoratzen diren kanpainak gustukoenak eta desatseginenak ditugunak direla.

Datuen arabera, honako adjektiboekin deskribatzen dute kanpaina: dibertigarria , polita, errealista eta originala, hurrenez hurren. Galdera hau mistoa zen, emandako aukerak polita, errealista, tristea , dibertigarria izanik. Pertsona bakar batek erantsi dio bestelako ezaugarri bat: originala.

Iragarkiaren atalak aztertuko ditugu; musika, pertsonaiak …
Iragarkia ikusi dutenen % 92ak musika gogoratzen du eta hauetako % 64ri nahiko gustatu zaio, %27ak normal antzean hartu du eta %9ak oso gustuko izan du. Beraz, inork ez du esan ez duela gustuko izan. Orokorki gustagarria suertatu den kanpaina dugu aztergai.


Iragarkian ageri ziren pertsonaiak nolakoak iruditzen zaizkien galdetzean; % 78ak dio errealistak direla . Hau galdera mistoa izanik, pertsona batek dio bikotekide denak emakume-gizonak direla eta bestelako bikoteak ere badaudela.
Kanpainaren gustagarritasuna orokorki neurtzerakoan, % 50ak dio normal gustatu zaiola, % 42ak nahiko gustuko izan duela eta %8ari asko gustatu zaio.

Ondorioz, esan dezakegu , orokorrean, jendearen gustukoa izan den kanpaina dela hau. Musika hartzaileen gustukoa izan da, eta pertsonaiak orokorki errealistak suertatu dira.

 Mezuaren ulerkuntza:
Kanpainaren esloganean ageri zaigun leloa, horixe bera da kanpainaren mezua; “Donde cabe uno caben dos”. % 67ak dio mezua guztiz ulertu duela, baina inork ez dio ez duela mezua ulertu. Beraz, mezuaren ulerkuntza egokia da.

 Eranskina

Perfilaren datuak:

ADINA

25-30 bitartean inkestaturiko %62,5a,  10 pertsona
31-40 bitartean inkestaturiko %37,5a,  6 pertsona
41-50 bitartean inkestaturiko %0a.
+ 50  bitartean inkestaturiko %0a.

Lagina 16 pertsonakoa.

SEXUA

Emakumeak    inkestaturiko % 75a, 12 pertsona
Gizonak, inkestaturiko % 25a, 4 pertsona

KONTSUMITZAILEAK

Kontsumitzaileak inkestaturiko % 56a, 29 pertsona
Ez kontsumitzaileak inkestaturiko % 44,8a, 7 pertsona

2010/04/20

POST-test publizitarioa

POST-test publizitarioa

1. Aukeratutako kanpaina :
IKEA. “Donde cabe 1, caben 2”.
Kanpaina hau aukeratzeko arrazoia izugarri gustatu zaidan kanpaina dela da, bai musika bai iragarkia bera ere. Oso emotiboa eta errealista iruditu zait eta jakin nahiko nuke ea jendeak kanpaina honenganako zer nolako iritzia duen.

2. Kanpainaren deskribapena:
Bikotekidearekin bizitzeko garrantzi handiko unea islatu nahi izan du IKEAK, logela konpartitzeko unea, bai bere etxean edo zurean. Zure etxea den “Errepublika Independenteko” txokorik ezkutuena konpartitzeko unea.




Iragarritako produktua, kasu honetan, bikoteetako logelen altzariak dira.

Xede taldea definitzen:Dagoeneko bikotean bizi den populazioa baita oraindik bakoitza bere aldetik bizi denak , denbora gutxi barru elkarrekin bizitzeko helburua dutenak osatzen du gure target-a.

Adina : 25- 50 urte bitartekoa.
Klase soziala: Erdi mailatik gorakoa. Izan ere IKEAK ekoiztutako produktuak nahiko merkeak izan ohi dira.
Esparru demografikoa: Estatu maila.


3. Inkestaren diseinua:

Gure ikerketaren helburu nagusia jendeak IKEAren “ Donde cabe 1 caben 2 ” iragarkia gogoratzen duen edo ez jakitea da. Aldi berean, iragarkia gustukoa duten edo ez ere jakin nahi dugu.

Metodologia: Erabiliko dudan metodologia kuantitatiboa izango da berez, baina aspektu kualitatiboak neurtu nahi ditut. Jakin nahi dut zenbatek osatzen duten kanpaina eta zenbateko kopuruak produktua markarekin erlazionatzen duen. Honekin batera, jakiterik ea kanpaina gustatu zaien eta abar.
Beraz, galdera ireki, itxi eta mistoak erabiliko ditut. Izan ere, jakin nahi dut hartzaileek duten iritzi propioa. Analizatzerako orduan zailagoa da baina lagina txikia denez gero ez da horren korapilatsua izango.
Bukaeran jarriko ditugu perfilaren segmantazioa egiteko galderak, hau da, adina eta sexua, baita IKEAren kontsumitzaile den edo ez.

Inkestak 17 galdera izango ditu, ez da beraz ez oso laburra ezta oso luzea ere.
Posta elektronikoaz gauzatuko dut post-testa. Encuesta facil webgunearen bitartez.
Hona hemen inkestaren link-a:
http://www.encuestafacil.com/RespWeb/Cuestionarios.aspxEID=705307&PGND=0&MSJ=NO#Inicio

INKESTA

1. Zenbat denboraz ikusten duzu telebista egunero ?

 Ez dut telebista ikusten
 0eta 2 ordu bitartean
 2 eta 4 ordu bitartean
 4 ordu baino gehiago

2. Azken aste honetan ikusitako iragarkirik gogoratzen al duzu? Adierazi gogoratzen duzun iragarkiaren marka eta produktua mesedez.
Erantzun irekia

3. Altzari edo dekorazio markaren baten iragarkirik gogoratzen al duzu ?
Erantzun irekia

4. Baiezkoan, esan ahal zeniguke laburki zeintzuk marka gogoratzen dituzun eta nolakoa zen iragarkia ?
Erantzun irekia

5. “Donde cabe 1 caben 2” slogana ezagutzen duzu ?
a)Bai
B)Ez

6. Baiezkoan, gogoratzen duzu zein den iragarritako produktua? Baiezkoan, zein ?
Erantzun irekia

7. Esan ahal zeniguke zein markarekin erlazionatzen duzun?
Erantzun Irekia

8. Esan al diguzu zein adjektibo doakion hobeto “donde cabe uno caben dos ” iragarkiari?
 Polita
 Dibertigarria
 Tristea
 Errealista
Beste bat ________________


9. IKEAren iragarkiren bat gogoratzen al duzu? Zein? Esan ahal zeniguke Zer gogoratzen duzun iragarki honi buruz?
Erantzun irekia

10. Iragarkiaren mezua ulertu duzula uste duzu?
 Oso ondo
 Ondo
 Ez oso ondo
 Ez , batere ez

11. Gogoratzen al duzu iragarkiaren musika?
a)Bai
b)Ez

12. Baiezkoan, gustatu egin zaizu musika?
Asko Gustatu zait
Gustatu zait
Normal gustatu zait
Ez zait gustatu
Ez zait batere gustatu

13.Iragakiaren pertsonaiak, nolakoak direla uste duzu?
Errealistak
Faltsuak
Beste bat __________________


14. Orokorrean, gustatu egin zaizu iragarkia?
Asko
Nahiko
Normal
Gutxi
Oso gutxi

15. IKEAren kontsumitzaile zara?
a)Bai
b)Ez

16. Sexua
a)Gizona
b)Emakumea

17. Adina
25-30
31-40
41-50
50etik gora

*Banaka egin dut ariketa.

2010/03/14

Efikazia sariak

by enkar

Gaurko klasean Eficacia sariei begira jarri gara. Ikastaroaren hasieran azpimarratu genuen publizitate jaialdi honen berezitasuna: ez du kreatibitatea saritzen, eraginkortasuna baizik. Eta eraginkortasun horren frogak eskatzen ditu saria ematerako orduan. 2008ko irabazle nagusiak, Caja Madrid-ek, adibidez, hurrengo frogak eskaini zituen saria eskuratzeko. 2009an Ikea suertatu zen irabazle, eta hemen azaltzen dira horren arrazoiak.

Agentziek (edo euren elkarteek) antolatzen dituzte normalean kreatibitate jaialdiak. Sariek prestigioa ematen diete agentziei eta baita kreatiboei ere. Autopromoziorako jaialdiak direla esan daiteke, publizitatearen negozioaren barruan notorietatea lortzeari begira egindakoak. Beste aldetik, publiko orokorraren arreta lortzen da jaialdi hauen bitartez, publizitatearen alde espektakularra eta artistikoa azpimarratuz normalean.


Eraginkortasun jaialdi bat bestelako kontu bat da, ordea. Agentziek beharrean, iragarleek beraiek antolatzen dituzte horrelakoak (Eficacia sarien kasuan, Asociación Española de Anunciantes delakoak). Zergatik? Zer bilatzen da? Zertarako balio du? Zein sektoreri egiten dio mesederik handiena?
Hausnartu honen inguruan.
Eta gero…
Eficacia sarien 2009ko irabazleen zerrenda ere kontsultatu dezakezu, eta konparatu 2009ako iragarleen inbertsio ranking-arekin. Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat?



Ez dakit oso ondo ze helburu konkreturekin antolatzen diren Efikazia sariak , baina hipotesi bat dut; bilatzen dena zera da: euren arteko, iragarleen arteko, konpetentzia areagotzea; ez soilik produktu bereko edo antzerakoen artean, baizik eta denen artean. Sektorea eraginkorra izatea, efikazia nabaritzea nahi dute. Horretarako, besteen aurrean nabarmentzeko saria ematen diote Iragarle hobeenari. Horrela, denek nahi izango dute sarituak izan eta besteen aurrean onenak izan. Sari hauek publizitatearen arloa eraginkorra izan dadin motibazioa edo dela esango nuke.
Argi dago mesederik handiena publizitatearen sektoreari egiten diola, dudarik gabe. Eurek euren onurarako egiten duten ekitaldia da.

Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat
?

Baliteke erlazioa egotea publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean. Baina nik ez dut topatu datu adierazgarririk hau egiaztatzeko.
Aipagarria den datu bakarra hauxe da:

Linea Directa Aseguradora 2008an 31.en postuan egotetik, 17.postura egotera igo da. Hau efikazia sarietan urrezko saria irabazi duelako izan daiteke, 3. Postuan.
Bestetik, ezin izan dut elkarlotu inbertsioa eta publizitate eraginkortasuna.

2010/03/08

Facebook-en esperimentua

Profil faltsua sortu ondoren, astebete igarota, dagoeneko, 35 lagun ditut. Aurretik esan dudanez, ez naiz sare sozialen erabiltzaile, eta beraz, edonori bidali diot lagun izateko eskaera. Ezagutzen ez dudan jendeari baita ere.

Esperimentua behar bezala gauzatzeko, nire profila interesgarri egiten saiatu naiz, zenbait argazki deigarri, afizioak … jarriz erakargarri izateko asmotan. Eta badirudi lortu dudala, izan ere, nire eskaera guztiak onartuak izan dira, bat salbu. Horrez gain, beste 13 pertsonek eskaera bidali egin didate, ezagutzen ez nautenak! (profila faltsua izanik zaila izango litzateke norbaitek ezagutzea). Harrigarria iruditu zait ezagutzen ez zaituen jendeak zure laguna izatea nahi izana. Argazki soil batzuk ikusita (kasu honetan faltsuak izanik alegia) eta zaletasun batzuk besterik ez ezaguturik.
Ez dakit zer pentsatu, jendeak sare hauetatik kanpo bizitza sozialik ez daukala edo denbora libre gehiegi dutela. Harrituta geratu naiz. Ez nuen uste hau horrela izango zenik.
Esperientzia honek are gehiago konbentzitu nau sare sozialen erabiltzaile ez izatearekiko hartu dudan erabakiarekin.

Baina, berriro diot, aurreko post-an esan bezala, facebook eta antzerako sare sozialak marketing- erako tresna ezin hobeak direla, hedapena modu erraz eta azkarrean egiteko bide bat da. Hala bada ere, ez dut oso argi interneteko sare sozialetan oinarrituriko marketing kanpaina bat gauzatu ahal izango denik. Oso jende gutxira ailegatzen da telebista edo medio handiagoekin alderatzen badugu, gero eta jende gehiagok internet eta sare sozialak erabili arren, oraindik asko dira talde horretan sartzen ez direnak, horrela, zati handi bat publizitate kanpaina horretatik kanpo utziko genuke.

Hala ere, medio hau etorkizunean oso erabilgarria izango delakoan nago, izan ere , bertako publizitatea gero eta garatuago dago.

2010/03/03

Sare sozialen eraginkortasuna

Egia esan, ez naiz sare sozialen erabiltzailea, ez ditut gustuko. Ez behintzat, ohiko erabilera pertsonalari dagokionez. Norberaren “publizitatea egitea” edo dela iruditzen zait. Ez zait erosoa iruditzen edonork zure bizitza pribatuaren zer nolakoak jakitea. Gainera, uste dut askoz ere hobeagoak eta probetxugarriagoak direla jendearekin aurrez aurre ditugun erlazioak, eta horregatik nahiago dut denbora gehiago nire lagun fisikoekin igarotzea lagun birtualekin baino. Ez nau konbentzitzen.



Baina, alegia, uste dut lanerako herraminta ezin hobea izan daitekeela. Marketing - aren arlotan ohizko iragarbide medioekin alderatuz gero, abantaila ugari eskaintzen dituzte sare sozialek. Baita eremu pertsonalean ere, hau da, zure publizitatea egin nahi izan ezkero (iragartzeko moduko zerbait egitearen kasuan; argazkilaritza, moda …) tresna oso ona da.
Sare sozialetan murgildurik gaudenean, ez gaude publizitateari uko egin nahian. Erlaxaturik gaude, gustura, eta publizitate errezeptore bikainak gara. Zera esan nahi dut, taberna batek edo marka batek gonbidapena luzatu ezkero, baliteke lasai asko baiezkoa ematea, askotan ez baitugu pentsatzen etengabeko publizitatea bidaliko digutela.
Marketing-aren ikuspuntutik duen abantailarik argiena hauxe da; target-arekin zehatz mehatz eman dezakegula. Gure xede taldearekin bete – betean eman dezakegu. Izan ere, hartzaileak gure produktuaren berri izan nahi badu gonbidapena hartu beharko du. Ez dut baztertzen, biharko egunean, marketing medio gisa erabiltzea.
Moda kontuarekiko, uste dut zerbait berritzailea eta eraginkorragoa asmatu artean medio ezin hobea izango dela publizitatea igortzeko. Hortaz, moda kontutik at dagoelakoan nago.