2010/03/14

Efikazia sariak

by enkar

Gaurko klasean Eficacia sariei begira jarri gara. Ikastaroaren hasieran azpimarratu genuen publizitate jaialdi honen berezitasuna: ez du kreatibitatea saritzen, eraginkortasuna baizik. Eta eraginkortasun horren frogak eskatzen ditu saria ematerako orduan. 2008ko irabazle nagusiak, Caja Madrid-ek, adibidez, hurrengo frogak eskaini zituen saria eskuratzeko. 2009an Ikea suertatu zen irabazle, eta hemen azaltzen dira horren arrazoiak.

Agentziek (edo euren elkarteek) antolatzen dituzte normalean kreatibitate jaialdiak. Sariek prestigioa ematen diete agentziei eta baita kreatiboei ere. Autopromoziorako jaialdiak direla esan daiteke, publizitatearen negozioaren barruan notorietatea lortzeari begira egindakoak. Beste aldetik, publiko orokorraren arreta lortzen da jaialdi hauen bitartez, publizitatearen alde espektakularra eta artistikoa azpimarratuz normalean.


Eraginkortasun jaialdi bat bestelako kontu bat da, ordea. Agentziek beharrean, iragarleek beraiek antolatzen dituzte horrelakoak (Eficacia sarien kasuan, AsociaciĆ³n EspaƱola de Anunciantes delakoak). Zergatik? Zer bilatzen da? Zertarako balio du? Zein sektoreri egiten dio mesederik handiena?
Hausnartu honen inguruan.
Eta gero…
Eficacia sarien 2009ko irabazleen zerrenda ere kontsultatu dezakezu, eta konparatu 2009ako iragarleen inbertsio ranking-arekin. Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat?



Ez dakit oso ondo ze helburu konkreturekin antolatzen diren Efikazia sariak , baina hipotesi bat dut; bilatzen dena zera da: euren arteko, iragarleen arteko, konpetentzia areagotzea; ez soilik produktu bereko edo antzerakoen artean, baizik eta denen artean. Sektorea eraginkorra izatea, efikazia nabaritzea nahi dute. Horretarako, besteen aurrean nabarmentzeko saria ematen diote Iragarle hobeenari. Horrela, denek nahi izango dute sarituak izan eta besteen aurrean onenak izan. Sari hauek publizitatearen arloa eraginkorra izan dadin motibazioa edo dela esango nuke.
Argi dago mesederik handiena publizitatearen sektoreari egiten diola, dudarik gabe. Eurek euren onurarako egiten duten ekitaldia da.

Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat
?

Baliteke erlazioa egotea publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean. Baina nik ez dut topatu datu adierazgarririk hau egiaztatzeko.
Aipagarria den datu bakarra hauxe da:

Linea Directa Aseguradora 2008an 31.en postuan egotetik, 17.postura egotera igo da. Hau efikazia sarietan urrezko saria irabazi duelako izan daiteke, 3. Postuan.
Bestetik, ezin izan dut elkarlotu inbertsioa eta publizitate eraginkortasuna.

No comments:

Post a Comment