2010/05/20

PUBLIZITATEAREN MUGAK

by enkar

Klasean publizitatearen efektu “kolateralez” aritu gara. Hain zuzen efektu sozial extra-publizitario hauek direla eta, publizitatearen gaineko kontrola zorrotza da, batez ere Europari dagokionez. Irakurri ezazu “Los límites de la publicidad” artikulua eta erantzun hurrengo galderei, klasean komentatutakoa kontuan izanda.




1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Marka batek kaleratutako iragarkiak salaketa bat jasotzen duenean, hau funtsik gabekoa bada ere, eta azken batean zuzenbideak iragarleari arrazoia emango badio ere, lehen unean iragarki edo kanpaina hori baztertua izango da eta kaleratzeari utziko dio, bere legezkotasunari buruzko erantzun bat jaso artean.

Zuzenbideko dinamikak eta merkatuen dinamikak erritmo desberdina jarraitzen dute, azken honen askoz ere azkarragoa duelarik, alegia. Beraz, salatutako markak zuzenbideko prozesu horrek dirauen arte iragarki barik egon ezin  duenez, legezkotasun aldetik “seguruagoa” den bat kaleratzeko beharra sentitzen du, lehiakideei aurre egiteko. Hau dela eta, fabrikatzaileek arrisku hori jasan ezin dutenez, komunikazio ikuspuntutik seguruagoak diren kanpainak onartzeko beharrean ikusten dira, azken hauek motelagoak ematen badute ere.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Gaur egun, ohikoa da telebista piztea eta biolentziaz edota eduki sexualez gainezka dagoen programazioa aurrean edukitzea. Hain da horren ohikoa, egunerokoa egin zaigula, irudi hauetara immune bilakatuz. Zergatik orduan, horren eskandalua iragarkiak legezkotasun zorrotzetik apur bat ateratzen direnean? Izan ere, ohituak gaude horren moduko irudiak ikustera! Legearen arabera, zorrotzagoak izan behar dira azken hauekin hauek direlako bertan, telebistan, irratian, aldizkarietan … medioetan alegia agertzearengatik. Eta saio eta filmetan alderantzizko fenomenoa dugu; programazioan agertzeagatik kobratu egiten dute. Azken finean, euren edukiengatik ordaintzen dutenei hauek finantzatzen zaizkienei baino lupa handiago batekin begiratzen zaizkiela. Hain korapilatsua da gaia debateak bere horretan jarraituko duela, luzaroan gainera.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Paradoxa publiziatario baten aurrean gaude, parez pare. Egun indarrean dirauen legislazioa nahiko zabala da, eta urtero berritu egiten da publizitate honi buruzko mugak areagotuz eta indartuz. Bestetik, alkoholari eta tabakoari dagozkion nahiko konpetentzia autonomi erkidegoei luzatzen zaizkie, beste batzuk, ordea, eskala estatalean moldatzen dira. Gauzak horrela, esan ohi da, legea egina, tranpa egina dagoela, eta publizitatearen arloan hau aplikatzen dela esan beharra dugu, zoritxarrez edo zorionez. Hau dela eta, alkohol eta tabako markek gastu publikoak jasotzen dituen eskaera guztiak hartu ezin dutenen arloetara bideratu dituzte euren inbertsioak : kirolen eta kulturaren arloetara, alegia.

Hain ugariak dira kirolariak eta musika finantzatzeko egiten diren kontribuzio ekonomikoak, lortu dutela, estrategia honen bidez , euren interesak defendatzeko organismo erregulatzaileen kontrako presio gogorra ezartzea.

Hasieran aipatu bezala, paradoxa hutsa da; alkohola eta tabakoa ariketa fisikoa eta artea bultzatze, sinesgarri suertatzen al da? Nik uste ezetz. Zer nolako harremana bultzatuko du iragarritako marka eta sponsorizatutako aktibitatearen artean, hauek adibidez, ballantaines (whisky edari alkoholduna) eta eskubaloi talde bat direnean? Ariketa fisikoa edari alkoholdunak hartzearekin elkarlotzea dugu! Ba al da hau logikoa? Nik ez dut batere argi ikusten, baina beno, publizitatearen mundua etengabe mugimenduan darabilen sektorea dugu, kontsumitzaile izan daitezkeenak nola pertsuaditu bilatu nahian etengabe, beraz, praktika hau aurrera eramaten bada, bere pisuzko arrazoiak izango ditu.

Bestalde, uste dut mota honetako produktuak (alkohola, tabakoa) bestelako bide batzuetatik eraman beharko zituztela euren komunikazio estrategiak, marketing birala, gerrilla marketing … askok dagoeneko egiten duten bezala. Izan ere, oraindik, askatasun handiagoa dago mota honetako ekintzak legeztatzerako orduan, zuzenbideak ahalbidetzen dizkigun zirrikitu ugariago alegia.
                       

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

AUTOCONTROL elkartea agentziez, iragarleez eta publizitatearen profesionalez osatua dago. Publizitatearen legezkotasuna dela eta, honen helburua egoera larritu baino lehen konponbidea bilatzea da. Hau da, iragarleek, euren kanpaina publiziatarioaren inguruko legezkotasunaren zalantzak izan ezkero, bertara bidali dezakete, bertako adituek ikus dezaten eta euren iritzia eman diezaioten. Beti ere, honek aholku gisa botatzen diote erantzuna, elkarte honekiko ez baita derrigorrezkoa honek dioena betetzea.

Modu honetan, iragarleak zenbait abantaila jasotzen ditu:

• Iragarkia zabaldu aurretik, honi buruzko legezkotasunari dagokioneko gaian adituak direnen iritzia ezagutzen du.

• Dudazko legezkotasuna izan ezkero, kanpaina bere horretan zabaltzeak ekarri litzaizkiokeen ondorioak saihesteko aukera dauka, akatsak zuzentzeko alegia. Horrela zabalkuntza gertatuz gero, eta hau legezkoa ez izatekotan pairatu beharreko ondorioak ekidin ditzake.

5) Publizitatearen profesionala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikuspuntuan jarrita?

Nik uste, ez ginatekeela ez mutur batean ezta bestean posizionatu behar. Erdi puntu bat topatu behar da, osozko protekzionismotik at eta guztizko askatasunetik aldenduz. Protekzionismo oso-osoak askatasun adierazpena mugatu egiten du, egoera muturrera eramanez.

Bestalde, askatasun osoak legezkotasun falta aditzera ematen du eta honen ondorio larria ahulagoak izan zitezkeen komunitateak (haurrak …) behar bezalako babesa jaso ez izatea izan litzateke. Alde batean edo bestean jarrera hartu beharko banuke, lehengoarengan alderatuko nintzateke, protekzionismo osoarekiko. Izan ere, uste dut, askatasuna edo segurtasuna, bietatik bat gailendu beharko banu, aurretik esan bezala ahulagoak izan zitezkeenen aldetik , solidario izan beharko genukeela eta gure askatasuna zertxobait murriztu babestuak izan behar dutenenganako kooperazioa emanez.

Bestetik, uste dut publizitario izango ez banitzateke, protekzionismo osoarekiko gertuago posizionatuko nintzatekela, publizitario ez naizen heinean garrantsia gehiago emango niolako segurtasunari askatasun adierazpenari baino. Profesio honetan  jardutean, gehiago kostatuko litzaidake nire lanarekiko adierazpen askatasuna mugatua ikustea.

No comments:

Post a Comment