2010/05/28

SEXISMOA PUBLIZITATEAN

by enkar

Publizitate sexistari begira

Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:
  • Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
  • Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
  • Etxeko lanak emakumeen lan esklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
  • Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
  • Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
  • Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
  • Emakumeen edertasuna aitzakiarik gabe handiesten den iragarkietan.
  • Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.
Ausaz, aukera itzazu 15 iragarki (adibidez, hemen) eta erabaki irizpide hauen arabera iragarki sexista den edo ez.

1.- Haagen-Dazs

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Haagen-Dazs
Produktua: Izozkiak
Marka: Haagen-Dazs
Sektorea: Elikadura
Pieza: Spot TV 45"
Tituloa: 'Vanilla'



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048637012501/haagen-dazs.1.html
                                                  
  • Sexista al da? Ez, Emakunde erakundeak ezarritako irizpideak kontutan hartzen baditugu, iragarki hau ez da sexista.
2.- Gallina Blanca

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Gallina Blanca Star
Produktua: Sofrito
Marka: Gallina Blanca
Sektorea: Elikadura
Pieza: 2 spot TV 20” y 10”
Titulua: “Mercado”




http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1047575012501/gallina-blanca.1.html

  • Sexista al da? Etxeko lanak emakumeen lan esklusibotzat agertzen dira bertan. Izan ere, ikusitako bi iragarkietan emakumeak ziren etxeko lanei (jatekoa prestatzea eta erosketak egitea) ekiten zioten bakarrak. Eta batak besteari “trabajo ke te quito!” esaten dio, azken esaldi hau kanpainaren eslogana izanik. Beraz, badirudi esaldi horrekin esan nahi duela emakumea dela etxeko lanak egiten dituena. Klasean ikusi dugunez, iragarki honetan emakumeen inguruko estereotipoa oso argi ikusten da; emakume domestikoarena.

3.- Volkswagen


FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Volkswagen
Produktua: autoa
Marka: Volkswagen
Sektorea: Automozio
Pieza: Spot TV 45"
Titulua: ´'Followers'



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048269012501/volkswagen.1.html

  • Sexista al da? Ez, ez du ezaugarri sexistarik agerian uzten.

4.- ADIDAS

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Adidas
Produktua: arropa deportiboa
Marka: Adidas
Sektorea: moda, zapatagintza eta textil-a
Pieza: Spot TV 1'20"
Titulua: "Aduéñate"



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048271012501/adidas.1.html

  • Sexista al da? Ez, gizonentzako arropa iragartzen du eta gizon bat ageri da, tenis jokalari ospetsu bat.

5.- GOOGLE

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Google
Produktua: Nabegadorea
Marka: Google Chrome
Pieza: Spot TV 2,10"
Titulua: 'Speed Tests'





http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048146012501/google.1.html
  • Sexista al da? Ez, batere. Ez dira pertsonak ageri.

6.- AXE

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Unilever
Produktua: Desodorantea
Marka: Axe
Sektorea: Perfumeria, kosmetika eta higienea
Pieza: Spot TV 60"
Titulua: 'Sofaurus'



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048183012501/axe.1.html

Sexista al da? Bai. Iragarritako produktuarekin zerikusirik ez baduen arren, emakumea objektu sexual gisa erakusten da. Horrez gain, emakumea gizonaren menpeko erakusten da.Bertan emakume objektuaren rola daukagu ikusgai.

7.-VICEROY

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Viceroy
Produktua: Erlojuak
Marka: Viceroy
Sektorea: Relojeria
Pieza: Spot TV 45"
Titulua: “Caballo”




http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048171012501/viceroy.1.html

  • Sexista al da? Ez, ez du ezaugarri sexistarik agerian uzten.

8.- AQUARIUS

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Coca Cola Iberia
Produktua: Freskagarri isotonikoa
Marka: Aquarius
Sektorea: Freskagarriak
Pieza: Spot TV 60"
Titulua: 'Plañidera'




http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048179012501/aquarius.1.html

  • Sexista al da? Ez, ez da sexista.

9.- FORD

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Ford
Produktua:Autoa
Marka: Ford Fiesta
Sektorea: Autogintza
Pieza: Spot TV 60"
Titulua: 'Launch'




http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048640012501/ford.1.html

  • Sexista al da? Ez, batere.

10.- ANCHOR

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Anchor
Produktua: Gurina
Marka: Anchor
Sektorea: Elikadura
Pieza: Spot TV 40"
Titulua: 'Paradise City'




http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048416012501/anchor.1.html
  • Sexista al da? Ez.

11.- EL CORTE INGLES

FITXA TEKNIKOA:
Produktua: Komertzial zentroa
Marka: El Corte Inglés
Sektorea: komertzioa
Pieza: Spot TV 20”
Titulua: “Summertime”




http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048529012501/corte-ingles.1.html

  •  Sexista al da? Ez, emakumearentzako arropa iragartzen du eta modelo bat ageri da, gaur eguneko kanon estetikoei jarraiki noski: argala, gaztea eta liraina. Bertan emakume sublimearen rol-a dugu aurrean.
12.- BBVA

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: BBVA
Produktua: Banketxea
Marka: BBVA
Sektorea: Finantzak
Pieza: 3 spot TV 60”
Titulua: “59+ Andrés Aberasturi”



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1047921012501/bbva.1.html

  • Sexista al da? Ez, ez du ezaugarri sexistarik agertzen.


13.- CELTA esnea

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Leche Celta
Produktua: Esnea
Marka: Leche Celta
Sektorea: Edariak
Pieza: Spot TV 20”
Titulua: “Los celtunis”



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1047869012501/celta.1.html
  • Sexista al da? Bai, emakumea erakusten du etxeko lanak egiten duen bakarra bezala. Berriro ere, emakume domestikoaren rol-a ageri zaigu.

14.- San miguel

FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: Grupo Mahou San Miguel
Produktua: Garagardoa
Marka: San Miguel Primavera Sound
Sektorea: Edariak
Pieza: Spot TV 40”
Titulua: “Piñatas”



http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048141012501/san-miguel.1.html

  • Sexista al da? Ez.

15.- McDonald's


FITXA TEKNIKOA:
Iragarlea: McDonald's
Produktua: janari azkarreko komertzio katea
Marka: McDonald's
Sektorea: Komertzioa
Pieza: Spot TV 45"
Título: 'Proud Papa'





http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevosanuncios/1048222012501/mcdonalds.1.html

  • Sexista al da? Ez.

ONDORIOAK: aztertu ditugun 15 iragarkiak lagin gisa hartuz gero, %20a sexista dela esan beharko genuke. 15 iragarkitik, 3 dira sexistak. Beraz, orokorrean, gure ikerketak dioskunez, gaur eguneko iragargintza ez da sexista (%20).

Gehien bat emakume domestikoaren rol-a ikusi dugu (3etik baten), eta gainerakoan emakume objektuaren rol-a ikusi dugu.

Nire ustez datu hauek erreal gisa hartu genezake, nire aburuz gizartea ordezkatzen dutelako. Sexistak baino, iragarkiak estereotipoez josita daudela esango nuke. Izan ere, eta klasean komentatu bezala, iragargintzak estereotipoak maite dituzte, hauek baitira modu azkarrean errealitate bat errepresentatzeko bidea. Publizitate munduan eraginkorrak suertatzen badira ere, eragin negatiboa dute hauek gizartean, bai emakume bai gizonen inguruan rol batzuk sortzen dituztelako. Estereotipoak gizartearen parte bat ordezkatzen badute ere, ez dira errealitate osoaren ordezkari eta min egiten diote sozietateari.

No comments:

Post a Comment