2010/05/01

Spot-en analisien azterketa

by enkar

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak … Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

Ikusitako spot-en zerrenda:

1.- "SURFER TOYOTA" 

Produktua:autoa
Argumentuen izaera:emotiboa
Umorearen erabilera: bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:bai. hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:gizonezkoa

2.- "IBEROSTAR HOTELES"

Produktua: Hotelak
Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:Bai, exagerazioa.
Didaktikoa: ez
Musikaren erabilera: Hondoa
Ospetsuen erabilera: Bai, Antonio Banderas
Over ahotsa:gizonezkoa

3.-"FCB. Nos dejaremos la piel"

Produktua:FCB
Argumentuen izaera:Emozionala
Umorearen erabilera:ez
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:Ez (*berez, agertzen direnak ospetsuak badira ere ez da ageri produktu / zerbitzuarekin zerikusirik ez duen ospetsu bat hau iragartzeko)
Over ahotsa:Gizonezkoa

4.- "Mahou. Paraiso"

Produktua:garagardoa

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:gizonezkoa

5.- "Los Celtunis"

Produktua:Celta esnea

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:emakumezkoarena

6.- "Estás en casa. EITB"

Produktua:eitb

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:ez
Musikaren erabilera:hondoa
Ospetsuen erabilera:ez *
Over ahotsa:gizonezkoarena

7.- "Lavadora. ECI"

Produktua:garbigailua

Argumentuen izaera:mixtoa
Umorearen erabilera: bai
Didaktikoa: ez
Musikaren erabilera: hondoa
Ospetsuen erabilera:ez
Over ahotsa:gizonezkoarena

8.- "Los pelochos"

Produktua:11888

Argumentuen izaera:Arrazionala
Umorearen erabilera:bai
Didaktikoa:bai
Musikaren erabilera:jinglea
Ospetsuen erabilera:bai. Paco Leon
Over ahotsa:ez

9.- "Emilio tucci"

Produktua:Emilio Tucci

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera: Ez
Didaktikoa:Ez
Musikaren erabilera:Hondoa
Ospetsuen erabilera:Ez
Over ahotsa:Gizonezkoa

10.- "Anish Kapoor"


Produktua:Gughengeim Bilbao

Argumentuen izaera:emozionala
Umorearen erabilera: Ez
Didaktikoa: Ez
Musikaren erabilera: Hondoa
Ospetsuen erabilera: Ez
Over ahotsa: Emakumezkoarena

Klasean ikusi bezala, iragarkiak hiru motatakoak izan daitezke argumentuen izaerari dagozkionez; emozionalak, arrazionalak eta mistoak.


Berez, eragingarrienak mistoak dira, izan ere, iragarkiaren elementu guztien gaineko oroitzapen hoberena eskaintzen dutenak dira. Hala ere, eta honi kontrajarriz, gure lagineko bi iragarki baino ez dira aldaera honetakoak. Zergatik ote?
Bestalde, esan dezakegu emozional motako iragarkiak gailentzen direla, gure ikerketaren %70a izanik. Baliteke izatea argumentu arrazionaletatik persuaditzea zailagoa delakoa, izan ere, kontuan hartu behar dugu gaur egun antzerako milaka produktu daudela merkatuan, eta lehia izugarrizkoa dela. Hortaz, zerbait bereizgarria topatzean dago gakoa, askotan alderdi emozionaletik datorrena.
Azkenik, datu kurioso moduan aipatzea arrazional gisako iragarki bakarra dagoela gure ikerketan. “Los Pelochos-ena”. Jakina dugunez, zerbitzu honek ez du lehiakide askorik, beraz, errazagoa zaio era honetako publizitatea egitea, ez askoz gehiagorik behar.

Musikari dagokionez, hemen ere 3 mota daude; hondo modukoa, Jinglea eta abesti nagusi erakoa, azken hau iragarki horretarako, iragartzen den zerbitzu edo produktu horren erabilerarako propio eginikoa.
Gure ikerketan Hondo modukoa nagusitu egin da erabat, 9-1 Jingle-ari irabaziz. Kuriositate moduan, esatea Jingle hau (“ once ocho ochentaiocho…” ) erabat itsaskorra dela! musika agertzerakoan klase-kide batek baino gehiagok abestu dugu! Honek adierazten digu bere eginbeharra modu egokian betetzen duela, oroimenean eragitea hain zuzen ere.
Teoriaren arabera, musika iragarkien %70ean dago eta gure lagina ikertzean egiaztatu dezakegu, horrela da. Gure kasuan hau % 100ean bete dela esan genezake.

 Ikusitako iragarkietan aztertutako beste elementu bat ospetsuen erabilera izan da. Teorian, iragarkien % 10ean baino ez ohi dira ospetsuak agertzen, baina esan dezakegu gure ikerketan % 20an gailendu direla.
Berez, erabilera hau horrelakoa kontsideratzen dugu iragartzen ari den produktu / zerbitzu horrekin zerikusirik ez duenean eta azken honen onurarako iragarkian agertzen denean.

Gauzak horrela, gure lagineko 2 iragarki; “FCB. Nos dejaremos la piel” eta “EITB. Estas en casa” kanpainetan ospetsu ugari ageri dira, baina beti ere produktu / zerbitzuarekin berarekin zuzenean erlazionaturik egonik. Eitb-ren kasuan aurkezleak, aktoreak … eta FCBrenean futbol jokalariak. Honek ez dira ospetsuen erabilera kontsideratzen.



Bat dator gure ikerketa teoriarekin, izan ere, aktoreen iragarpena gailendu ohi da eta halaxe ikusi dugu, bai IBEROSTAR hotelen iragarkian, Antonio Banderas-en agerpenarekin , bai 11-8-88-renean, Paco Leonekin. Bietan, esan dezakegu pertsonaien izaera bat datorrela iragarritako produktu / zerbitzuekin. Halaxe ikusten dugu Antonio Banderas motorrean ibiltzen, zaldian galopatzen … sinesgarri suertatzen zaigu. Baita Paco Leon-ek iragarkian duen papera, barregarri geratzearena.

 Kontsideratu beharreko beste atala OVER ahotsarena da. Teoriak dioskunez, ahots maskulino eufonikoak nagusitzen dira eta horrela ikusi dugu gure lagina aztertzerakoan. Iragarkien % 60an horrelako ahotsa agertzen da, emakumezkoen % 20aren aurka. Gainerako beste bi kasuetan ez da over ahotsik agertzen.

 Bukatzeko, umorea dugu aztergai. Jakina dugu denok umorearen baliabidea oso erabilia dela iragargintzaren esparruan, eta hala egiaztatu dezakegu gure ikerketaren datuekin batera. 10etik soilik bik ez dute umorea erabiltzen.
Honen erabilerak atsegingarritasunean eragin handia duen faktorea da, baina, nik aldez aurretik uste nuenari kontrajarriz, ez du gogoragarritasunean eragin handirik suposatzen.

 Eta orain , itzul gaitezen hasierako galderara; jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Ba nik esango nuke gaur eguneko ohizko iragarki bat horrelakoa dela: emozionala batez ere, umoretsua (galtzontziloak falta ez daitezela mesedez!), hondo musika erabiltzen duena eta gizon baten over ahotsa erabiltzen duena. Esan genezake hau dela iragarki “tipiko” baten argazkia. Hala ere, esan dugunez, 10 spot lagin txikia izanik, niri iruditzen zait joera nagusia izaera emozionaleko iragarkia eta umoretsua direla joera nagusiak. Izan ere, hauexek izan baitira gehienbat gailendu egin diren ezaugarriak. Horrez gain, nik nire kabuz horrela dela uste dut, gure laginetik aparte ikusi egin ditudan iragarkietan oinarriturik. Baina beno, hau beste kontu bat da.

No comments:

Post a Comment